Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

Herrimina

 

                Joachim Du Bellayren

                «Heureux qui, comme Ulysse,

                a fait un beau voyage» oinarri hartuta

 

Zorionekoa, bai, kanpoan ibilita,

gizon eta lur asko ezagutuz gero,

herrira itzultzen dena, zentzun onez jantzita,

beretarren artean bizitza amaitzeko.

 

Ene, noiz berrikusi dagiket nire herriko

sukalde zaharren kea, noiz «Iturrieta», [1]

jaio nintzen gela ta gure ezkaratz garbiko

bazterra, nire amak maitatu lekua?

 

Nahiago dot txikitan ibiltako bazterra [2]

bertoko oroigai harro ta ederkunak baino, [3]

Sena baino atseinago ene Gobela alferra, [4]

 

eta London handiko ta Paris argiko

zoragarri guztiak ezetan ez dodaz,

itsas-gaineko Algorta ederran gomutaz.

 

        Paris, 1939ko abuztua

 

 

Poemaren beste bertsio batean:

        [1]  kea zerura igotzen, noiz nire etxe zaharra

        [2]  Nahiago dot asabak jasoiko horma lodia

        [3]  haitzurdinezko etxe ta oroigaiok baino

        [4]  Sena baino atseinago dot Gobela txikia

 

Poema honi 1962an egin zion hirugarren eta azken bertsioa, eta Urrundik izenburuaz argitaratu zuen Egan aldizkarian.

 

 

 

© Bingen Ametzaga

 


www.susa-literatura.eus