Eta zergatik ez... Sigrid?
Eta zergatik ez... Sigrid?
1983, poesia
80 orrialde
84-300-9874-7
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1985, poesia
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1985, poesia
Maripi Solbes
 
 

 

Hementxe Bego

 

        Burura datozkit, lerro hauek idazterakoan, Mikelek  behin edo esandakoa, beste poeta pamatu bati aitutakoa publikatzeari buruz. Zioena, publikatzea poema liburu bat hiltzea zela zen. Beno, eta bide batez ados nago, bainan ez beste batez. Ez uste irakurtzen duzuena hilotz presko bat denik, ez, ez, eta ez. Hilotz honek baditu gutxienez bi urte.

        Gorpuei lur ematerakoan erresponso bat egin ohi izan da betidanik. Bizitzan egindako lan guztiak goraipatzen dira, joandakoaren kualitateak zehatz mehatz errepasatuz. Beno ba honelako mementu batean nago, non idatzi behar ditut gure hilotz honen on eta okerrak. Honelako une traszendente honetan nirekin nahi nituzke bizirik ezagutu zutenak, hobe esan, bizia eman ziotenak. Gorka, Maripi, Eneko eta Ramon.

        1980ko udaz zen. Fetxa historiko beltzetan bezala, zehatza. Lehenengo hirurak biltzen ziren. Projektu handiak zituzten, zerbait egin nahi zuten, ez zekiten ondo zer, bainan mamia aparte, edozer egiteko diru estimatuaren beharra zeukaten.

        Gazte gizarajoak, bere buruak amodioaren atzaparretan zeuden. Eta bestalde dirua irabazteko bide bakarra sari bat irabaztean ikusten zuten, eta ekin zioten lanari, gogor. Beraien amodio artxibatuak elkar irakurtzen hasi,  San Telmoko bodegoian eta plazan prestatu zituzten planak. Eta kanuto (kanuto asko bai!) kearen artean bideratzen joan ziren ideiak, kupidoaren aldareetan ospatuko zen sakrifizioaren xehetasun guztiak.

        Zaila izango litzateke orain, sartutako orduen kontua ateratzea, bainan lana gogor egin zen. Planak ondo joanez gero, eta abardura guztiak kontutan hartuak zeuden, garaile aterako lirateke. Esan zitekeen puntua edo objetiboa erdi hilik zegoela.

        Hala ere prestatutako plana epe luzera egina zegoen, eta asesinaketak poliki joan behar zuen. Noski epe luze  honetan gure sentimenduak aldatzen joan ziren, eta ha- sera batean maitatzen genuena gorrotatzen hasi ginen.  Asuntua borobiltzeko sana irabazi zen, bainan espero  zena frustatu zen, 200.000 pzt., 50.000 bihurtu ziren, beste hiru irabazle bait zeuden.

        Prozesua puntu honetara iritsi zenean, erabakiak hartzeko garaia heldu zitzaigun, eta hartu ere bai. Diru guztia hiru afaritan gastatu genuen, eta gorpuari lur emateko hilerri bat bilatzen hasi. Lur-emaile askorekin ez ginen harremanetan jarri, ez baita guk atsegin dugun jendilaje klasea. Gure gizona Hordago ala Glandeko luremailea. Bainan langile zintzo honen senideak gaitz handia du..., eta lan handiago ematen dio.

        Bestetik, gorpua usteldu egin zen azkenik, eta usainak pasatakoan ahantzi egin genuen, noizbehinka gogoratuz bakarrik. Baina iritsi zen hala ere momentua, eta  egin genezakeen gauza bakarra, ukaezina, lur emate  itxuroso bat eskeini, bizi bezain ohoretsu hil. SUSA hilerrian uztea, erabaki genuen. Balio dezatela hitz hauek, bizitzan jasandako gora-beheren gutun iraunkor bezala. Sigriden maitaleen dokumentuak hementxe beude. Eta agian zuen buruei galdetuko diozue ni nor naizen, ezta?

 

Erailtzailea