Zakur zaunkak
Zakur zaunkak
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-10-9
Azala: Alain Urrutia
Iñaki Irazu
1954, Asteasu
 
 
Zakur zaunkak
Iñaki Irazu, 2023

Nonbait badabil poeta, oroimenaren basoan dabil orriotan. Betiereko forma hartu duten hitzen bideetan doa aurrera, izuaren zimurrak, gauaren atzaparrak, argi orbanak, lurrazpiko gelak eta harrizko etzalekuak zeharkatuz igaroaldian. Gerra garaiko kontuak eta ondoko urteetako behe-laino beltza datoz Iñaki Irazuren Zakur zaunkak bigarren poema liburuan, inoiz utzi gabeko lekuetara eta inoiz agurtu gabeko jende batengana itzulera bat.

kritikak:
Iraganaren isiltasuna esan nahian, Asier Urkiza, Berria, 2023-11-05
«Poema liburu sendoa ondu du Iñaki Irazuk, zuzenak bezain lausoak diren poemez osatua. Bortitzak ere badira batzuk, lehor samarrak bestetzuk. Zuzenak eta argiak itxuran, baina isiltasun misteriotsu bat iragartzen dutenak, guztien muinean dagoen iragana zaindari ikusezin balute bezala. Zuzen esan, baina ez zuzenegi. Argi esan, baina ez argiegi. Langintza zaila, zinez. Poesia deitzen zaio».
Esan gabekoak, gaizki esanak, berba gehiegikeriak, Maddi Galdos Areta, Argia, 2023-12-10
«Ni poetikoaren aldean beste pertsona markak gailentzen dira poemotan, kutsu narratibodun nolabaiteko testigantzak jasotzen baitira orriotan. Oro har, bizitakoaren laztasunari, jasandako errepresioari eta sentitutako minari lotutako isiltasuna arrakalatzen dute bertako boz eta oihartzunek».