Gepardo japoniarrak
Gepardo japoniarrak
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-91-4
Azaleko irudia: Guillermo de Foucault
Lizar Begoņa
1996, Sopela
 
 

ZOOLOGIKOA

 

 

hitz bat datorkit

elegantziaz betea

eta jakin nahi duzu arrazoia

 

hitz segidak datozkit

munduz egituratuak

eta jakin nahi duzu logika

 

            baina

            galdetuko bazenit

 

haiek direla datozenak

eta nik, zera:

zoo libre bat egin diedala

 

            esango nizuke