MIRUA
 
 
Miruak bailara zeharkatu du sigi-saga
mendate bat bezala jaitsi da airean.
“Harrapakinen bila”, otu zait.
 
Baina zergatik uste dugu animaliek
egiten duten guztia bizirautea dela?
Eta bailara zeharkatu badu
guk begiratzen dugun
arrazoi berarengatik?