
Aurkibidea
IDENTITATEA EULIARI AZALDUA
JENDEA IZAKI
MANIKIEN ODOLA
OINAK HOTZ DITUT BAINA EZ NAGO HILIK
Aurkibidea
IDENTITATEA EULIARI AZALDUA
JENDEA IZAKI
MANIKIEN ODOLA
OINAK HOTZ DITUT BAINA EZ NAGO HILIK
 
HAN
 
han dagoena dakit
oroitzen ez dudanean ere
 
han dagoena dakite
nire azal gorriak
eta ile beltzak
 
han dagoena daki
oroitzen ez dudanak
etxe bati teilatua nola
abizenetan iltzatua denak
 
han dagoena daki
nire haurtzaroak
urruneko albistegietan
norbait ezaguna ikustea
espero duenaren moduan
 
han dagoena dakit
ez naizenaren oroitzapena
dakidalako hemen