Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2006, poesia
 

 

ERORTZEKO MODUAK

 

Erortzeko moduak daude:

goitik

behetik beherago

zutik edo alboetara.

 

Erortzeko moduak daude

erotzeko moduak dauden bezala.

Norbere burua samurki suntsitzeko moduak daude.

Badakizu zertaz ari naizen.

 

Esan bizitzen lagunduko diogula elkarri nolabait

hiltzen lagunduko diogun bezala.

Esan hau ez dela inoren beroa lapurtzea.

 

Esan ez gaudela

kalean ahaztu oinetakoak bezala

erortzeko zain

galderak edo betileak bezala

erortzeko zain

umeak edo txoriak bezala

erotzeko zain.

 

Denok ohartzen gara geure burua saltzen dugunean.