Katamalo
Katamalo
2007, poesia
88 orrialde
978-84-86766-52-8
azala: Aritz Albaizar
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2004, poesia
 

 

BERANDUEGI
ETXERATUKO NAIZ

 

Koadrodun amantala,

ur beroak gorritutako eskuak,

lapiko langileen lurruna,

irrati handiustekoaren zaratotsa,

lehortu arte xukatu beharreko

udako egunetako gosari ordua.

Lagunartera batu baino lehen

argibideen zerrenda beti hurrenkera berekoa

gogorarazten zenidan:

Ezezagunekin ez joateko, ez dagoela fidatzerik,

asmo okerreko jende asko dabilela munduan,

eskuak beti poltsikoetan gordetzeko,

lapurtzea bekatu dela ez bada bizirauteko,

niretzat gura ez dudana besteei ez desiratzeko,

erantzunen hasieran ezetz eta amaieran baietz esateko.

Buruarekin gora eta behera egiten nizun baina

igo beharreko maldak eta zuhaitzak zenbatzeko.

Orain orduko haiek gogoratzen ditut inon oheratzean.

Orain neu naiz ezezaguna,

ez fidatzekoa, asmo okerrekoa.

Orain maldak zein zuhaitzak igotzea baino

betebehar nekezagoak hartu ditut eta

berandu etxeratuko naiz, beranduegi.