Cosme Iturrino magoaren lilurapenak argitan jarri dizkigu Hasier Etxeberriak nobela honetan. Orson Wellesek esan ohi zuenez, sekula egon den magorik handienetakoa zen The Great Iturrino, pertsona bat hiru zatitan egiten duen kaxaren asmatzailea: burua alde batera, oinak bestera eta enborra hirugarrenera. Ikerketa doinuan, suspentse dosi egokiarekin, istorio fina harilkatu du Etxeberriak.