Araka ditzagun gure bazterrak
Araka ditzagun gure bazterrak
2022, saiakera
168 orrialde
978-84-17051-87-7
editorea: Jule Goikoetxea
Emagin
 
2018, saiakera
Euskal Herriko Bilgune Feminista
 
 

 

4.
AURRERA BEGIRAKO ERRONKAK

 

      Gogoeta-prozesua abiatu baino ez dugu egin eta proiektu feminista antiarrazista bat gorpuzteko bidean, ugari dira hurrengo urteetan egin beharreko birkokatzeak eta eraiki beharreko praktika berriak. Askotxo dira urratu beharreko pribilegio zuriak, baina urratuaren urratuaz premiazkoa zaigu lehenbailehen zartatzea geure mundu-ikuskera zuriak, geure praktika eurozentrikoak eta geure teoria feminista arrazistak. Asko dira ere elkarrekin irabazteko ditugun eskubideak herri justuago bat eraikitze bidean.