Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-35-5
Jon Arano
1961, Itsasondo
 
1992, olerkiak eta bertsoak
1991, poesia
1985, poesia
 

Lo eskaera

 

Sustrairik gabeko aihena

Edozein izen duzu politena

Izatearen gabezia betirako

Zure posesionean baitago

 

Izerdiamets ala heriotza

Bizitzearen ordez

Duda eta mudantza

Esnatze ezabatu legez

 

Eskubilurrez har nazazu ametsa

Beste eratara ezingo duzu eta

Ahopez darizu zarena: loa

Ah ezkutu-ezkutuko zorion eta birao!

Zer dela eta ez nauzu ametituko?

 

w1991

Musika: Joseba Gotzon