Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-31-2
Joan Mari Irigoien
1948, Altza
 
 

Bideak eta kontrabideak

 

Ikusten dudan orok goibeltzen nau

Li Bo

 

Ekialdera joan nahi nuke

antzinako bidetik

baina eguzkiak mendebaldera narama.

 

Zainetan barna

bihotz ahituaren kirrinkak entzun ditzaket.

 

 

Neguko haizeak

hezurraren hutsak eta hautsak

harrotuko ditu,

urrezko dortokak dautzan hilerrian.

 

w1991

Musika: Txomin Artola