Arratsaldeko 
 seiretatik aurrera 
 idazten duen 
 poeta bat naiz ni. 
   
 Nihilismo erromantikoa 
 da nire gaia. 
   
 Gaua eta iluntasuna 
 bat egiten diren mementuan 
 gauoro gauetan 
 katuaren begiekin 
 lau hankean jarrita 
 kolorezko egunaren bila jartzen naiz 
 gauoro, gauoro 
 seiretatik aurrera. 
   
 w1979