Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Orri muskerrak
Orri muskerrak galdu
eta zenbait orbel
besterik ez ditudan
zugaitz nauzu goibel.
Niregan txori sailak
kabi zuten epel,
ta orain adar uts naiz,
bizi-neguz mengel
Atsalde apalean
eguzkiak murgil
eta nere burua
ageri da zurbil:
gauak, erioak lez,
atzeman nau ixil,
ta elur ta izotzak
neregan dira bil
Zerau baitzera urrun,
ta negua urren:
agertuko zera zu
ta elurra lurmen,
orri-mina berriro
somatuko lertzen
eta bizi berrian
izango dut kemen
w 1951