Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-03-7
Nemesio Etxaniz
1899, Azkoitia
1982, Donostia
 
 

Bide ertzeko belarra

Bidean nindoala ikusi aut.

Ez indudan gogoan.

Aldapan gora nentorrela,

albora begira nian.

An engoan,

bide ertzeko belar bakan,

madarikapen mendean,

lur zapaldu elkorrean

autsez zikindua.

 

Nork dik ire oroitzik?

Bidean dijoazenak,

ez ditek ire errukirik;

ez baititek aintzakotzat

ire bizi erkin ori.

Amaika aldiz nerau ere,

igaro izan nauk albotik;

baina gaur arte ez nauk oartu

ire etxe aurretik

nenbilenik.

 

Larre onetako ardiak

ez au bazkatu nai,

badik oberik mendian,

ziripurdika ardi ta artzai

dijoazenean alai;

ijito asto ezur-utsen bat,

baditekek ire gose;

baina ura ere, ire bizia

urratzeke ezin dek ase.

 

Lore-biltzailearen esku ordez,

erruki gabeko gurpil batek

zapalduko au destainez...

Etxerakoan biotzondoa

astun nian ire minez.

 

***

 

Nere erri gaixoa!

Belar bakan zikinak,

badik ire antza.

Zapaldu induten su ta gar.

Zikin aute gezur d’abar.

Arrezkero guk zenbat dantza!

Noan etxera! Ilunak

mendi guzia arantza!

 

w  1955