Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ain urruti ta ain urbil!
Ain urruti ta ain urbil!
au izan den gure gurpil.
Ogei urte dizkinagu
alkarren albo lanean.
Nik, ire gose biotzean;
ik, nere egarri isilean.
Begiratu ninan beldurrez beingoan:
ik, bestera begiratu unan.
Begiratu idanan beste bein beldurrez;
nik, jetxi nizkinan begiak saminez.
Ain urruti ta ain urbil!
Ogei urte onen isil!
Intziri bat nik. Ik: —Gaixo al ago?
—Burua astun dinat. Ez dinat geiago.
Itz egin nai unan, baina sorgin batek
alda zinan ire itza: —Airean lainoak zeudek.
Ain urruti ta ain urbil!
Orrek din gure biotza il!
w 1953