Non dira haurrak?
Non dira haurrak?
Jokin Oregi
Azaleko irudia: Udane Ansa
Diseinua: Metrokoadroka
2026, antzerkia
104 orrialde
978-84-19570-62-8
Jokin Oregi
1970, Soraluze
 
Non dira haurrak?
Jokin Oregi
Azaleko irudia: Udane Ansa
Diseinua: Metrokoadroka
2026, antzerkia
104 orrialde
978-84-19570-62-8
aurkibidea
 

 

Sar hitza

 

ehaze

 

      Plazer handiz ekarri dugu Jokin Oregiren obra Ganbila bildumara: bi obra bildu ditugu bertan, Non dira haurrak?, liburuari titulua eman dion testu nagusia, eta Eldarnioa, laburragoa. Urteetan egindako ibilbide luzearen isla biak, egilearen gaurko ahotsez jantziak. Lehenak berriki zeharkatu ditu oholtzak, euskarazko eta erdarazko bertsioetan, eta bigarrena Dantzertiko ikasleen eskutik taularatu da.

      Non dira haurrak? Tartean konpainiak taularatu du, BBK aretoarekin batera ekoiztuta, euskarazko eta gaztelerazko bertsioetan. Muntaia ausarta, gaiari eta formari dagokionez, besteak beste, aktore talde handi batez gain, lekuan-lekuan haurren koruekin kontatu izan dutelako. Bigarrena Dantzertiko 4. mailako ikasleek gorpuztuta taularatu da. Tartean aipatu dugu, eta ez kasualitatez, Oregi Bilbo aldetik euskarazko teatroari ekarpen handia egin dion komunitate baten parte delako, sarritan partekatu izan dituelako egile edo zuzendari gisa proiektuak Patxo Telleria edo Mikel Martinez figura garrantzitsuekin. Azken garaietan Marie de Jongh konpainiako maskara jardunari loturik ezagutu dugu egilea, hitzik gabeko dramaturgiekin sarri. Ez da erraza horrelako lanak paperean jasotzea, eta mereziko luke ahaleginak, idazketa dramaturgikoa ezezagun handia baita literaturaren arloan, baina ezinbestekoa euskal eszenaren testuinguruan. Liburu honetan, edonola ere, hitzezko bi testu dira bildu ditugunak, egileak arlo horretan erdietsi duen heldutasunaren adierazleak biak.

      Jokin Oregiren testuak irakurri ahal izan ditu zaleak, aurretik ere, Artezblai argitaletxearen eskutik: Ezin dut egia esan (2005) eta Ni naiz Hector, ni bakarrik! (2008), ganbila.eus-en jasotakoak biak. Oholtzan, nolanahi ere, askoz luzeagoa da ibilbidea. Liburu honetan bildu ditugun testuak ere, ez daude kasualitatez elkarrekin: tonu eta paisaia tematiko ezberdinekoak badira ere, topa litezke loturak bien artean. Non dira haurrak? lanean tratu txarrak jasotako haurren ingurumaria, gurasoen presentzia sarri nahasgarria eta haurren barne mundu konplexua islatu ditu egileak. Eldarnio lanean mendia da protagonista, baina oinarrian gurasoen eta seme-alaben arteko loturaren tentsioa eta, sarritan, zama ere atzeman daitezke. Testuotan dramak eta gaiek eskatzen duten trinkotasunak protagonismoa hartu badute ere, gogora ekartzekoa da Oregik umorerako duen gaitasuna; testurik berrienen artean, Hika teatroaren II. Antzerki testuen lehiaketan saritu berri den Arima eta bihotza aipa genezake horren adibide gisa.

      Espero dugu hala antzerkizaleek nola literaturazaleek estimatuko dutela gaitegiaren aldetik liburu honek euskal letrei egiten dien ekarpena.