Esperoan
Askoren artean
Esperoan
Askoren artean
Azaleko irudia: Oier Zuņiga
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
164 orrialde
978-84-17051-97-6
Esperoan
Askoren artean
Azaleko irudia: Oier Zuņiga
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
164 orrialde
978-84-17051-97-6
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza EHAZE

Godot, bitan banaturik Beņat Sarasola

ETA KARMELE? Samara Velte

GODOTEKIN SOLASEAN Karlos Linazasoro

Eta inor ez baletor? Mikel Ayllon eta Irati Agirreazkuenaga

De kruisafneming Amancay Gaztaņaga

Esperoaren esperoan Oier Guillan

Erosi: 13,30
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza EHAZE

Godot, bitan banaturik Beņat Sarasola

ETA KARMELE? Samara Velte

GODOTEKIN SOLASEAN Karlos Linazasoro

Eta inor ez baletor? Mikel Ayllon eta Irati Agirreazkuenaga

De kruisafneming Amancay Gaztaņaga

Esperoaren esperoan Oier Guillan

 

 

Sar hitza

 

ehaze

 

      Antzerkiaren tradizio garaikidea euskal teatroaren orainarekin harremanetan jartzeko nahia da liburu hau. Godoten esperoan eta, oro har, Samuel Becketten obrarekin elkarrizketan jartzea euskal eszena garaikidea. Izan ere, eta gezurra badirudi ere, badira oraindik euskal teatroa modu sinesgaitzean zedarritzen duten aurreiritziak: erdarazko bertsiorik ez izateak, kasu —edukitzeko hautua errespetagarria izan daitekeen arren—, mundutik apartekoa bilakatzen omen du euskal teatroa. Ordea, euskara hutsez lan egiten duten konpainia asko dira dramaturgia propioen peskizan ari direnak, aldi berean munduan gertatzen den horretan guztiz kokaturik. Liburu honekin begirada bat proposatzera gatoz: xx. mendeko mundu osoko korronteek euskal teatroan ere eragina izan dutenekoa, bere komunitatearekin bezala mundu osoko tradizio, postradizio eta postpostradizioekin dialogatzen du, aspalditik, euskal teatroak.

      Haien artean, ezin aipatu gabe utzi Godoten esperoan. 2001ean Juan Garziak euskarara ekarri zuen arren, kurioski, gure datuen arabera, euskaraz antzeztua izan ez dena —osorik ez, behintzat—. Mundu osoko teatroan erreferentzialtasuna aitortzen diote obra honi korronte guztiek, teatrorik literarioenetik postdramatikoenera. Becketten obra ezagunak agian ez du ezagutu euskarazko taularatzerik, baina haren eragina beste obra askotan suma daiteke. Horren adibide izan daiteke, kasu, liburu honetara ekarri dugun Samara Velteren Eta Karmele?, bere garaian Edo! argitaletxeak plazaratua eta Ttak teatroak taula gainera eramana. Edo, bere liburuetan absurdora sarritan gerturatu den Karlos Linazasororen Godotekin solasean proposamena, zeinean Godot bueltatu egin den, azkenean. Gaiak merezi zuen azterketa sakonagorik, begirada poliedrikoagorik, eta zeregin horretara gonbidatu ditugu liburu honetako artikuluen egileak: Beņat Sarasola, Amancay Gaztaņaga, Oier Guillan eta Piszifaktoria taldeko Mikel Ayllon eta Irati Agirreazkuenaga.

      Zeren esperoan da euskal teatroa? Askotarikoak izan daitezke erantzunak eta, guk, ehazen, argi dugu gurea: transmisioaren, errekonozimenduaren, publikoaren, ahalduntzearen, konpainien biziraupen duinaren, dramaturgia propioen esperoan. Eta, era berean, esan genezake, hau da, diogu, alegia, zera, esan genezake, diogula diogu, absurdoa dela esperoan egote hau. Godoten esperoan geratu gara, azkenean, eta guztia aldatu da, ezer aldatu ez delako. Eta, horregatik, edo beste edozein arrazoirengatik, horrelaxe jarraituko dugu. Esperoan egotea bera delako, agian, akaso, segur aski ez, euskal teatroaren izaera bera.