Soka
Soka
Mikel Gurrea
Azaleko irudia: Allende Arnaiz Garmendia
Barruko argazkia: Aitor Matauko
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
88 orrialde
978-84-17051-90-7
Mikel Gurrea
1985, Donostia
 
Soka
Mikel Gurrea
Azaleko irudia: Allende Arnaiz Garmendia
Barruko argazkia: Aitor Matauko
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
88 orrialde
978-84-17051-90-7
aurkibidea
 

 

9. ESZENA

 

igorrek soka hartzen du eta lurrean marra luze bat bezala ezartzen du.

Sokarekin eremu baten luzera markatu du.

Orduan, markatutako eremuaren alde batean kokatzen da.

 

igor:

 

Course-Navette frogan, ikaslea hamabost bat metrora dauden puntu batetik bestera mugitzen da. Soinu seinale batek markatzen du noiz iritsi behar den puntu bakoitzera. Soinu seinale hori, “Bip”, geroz eta

azkarrago entzuten da, erritmoa areagotzen. Ikasleak froga bertan behera uzten duenean, akabo, horrek markatzen du bere erresistentzia.

 

“Bip” entzuten da.

 

igor Course-Navette froga egiten hasten da, lurrean dagoen sokarekin paraleloan, mutur batetik beste muturrera “bip” soinuarekin ibiliz.

 

25 haurrak... bueno, 24ak jarri ditut Course-Navettea egiten. Ondo etorriko zaie ez pentsatzeko. Gobernuak psikologoak bidali ditu eskolara, baina gehientsuenek ez dute ezer esan nahi. Julen inoiz ezagutu ez balute bezala ari dira.

 

Bip

 

Alain eta Eñaut ondo ikusten ditut. Beti kontatu dezakezu bi hauekin kirolerako. Pike txiki bat baldin badago, erraz sartzen dira jokoan. Irabazten duena, bost minutu lehenago irten daiteke jolas ordura.

Horra pikea.

 

Bip                  Frogaren erdian, beltzezko bi emakume sartu dira.

Ertzaintzatik datoz.

Bip                  Polizia hutsak baino zerbait okerragoa dira hauek.

Bip                  Psikopedagogoak.

Bip                  Ea nirekin hitz egin dezaketen galdetzen didate.

Froga amaitu arte itxaron dezakezue?

Ezetz esaten dit emakume gazteenak.

Frogaren erdian nago.

Benetan, zurekin hitz egin behar dugu.

Zer da?

Julenen ikas-agenda aurkitu dugu.

Hara!

 

Bipak ez dira eteten orain. Geroz eta azkarrago doaz.

igor korrika, mutur batetik bestera.

 

Zurekin hitz egin nahi dugu.

Zerbait txarra gertatzen da, ala?

Seguru ez dela kezkatzeko ezer.

Baina zer da?

Julenek idatzitako zerbait da. Seguru ez dela ezer.

Froga bukatu nahiko nuke.

Gurekin etorri behar duzu.

Bai, oraintxe joango naiz. Froga orain gelditzen badut, ez dit ezertarako balio.

Orain, mesedez.

Bai.

Orain.

Baietz.

Sinsustantzia eta ipurtandi deitu zenion Juleni klase batean? Ipurtandi esan zenion? Esan, hori konfirma dezakezu?

 

Bip, Bip, Bip, Bip

igorrek amore ematen du eta hortxe gelditzen da, lurrean makurtuta, arnasa berreskuratu ezinik.