Bidaideak
Bidaideak
Agurtzane Intxaurraga
Arantxa Iturbe
Azaleko irudia: Santos Bregaña Etxeberria
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
146 orrialde
978-84-17051-54-9
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
Arantxa Iturbe
1964, Alegia
 
2017, ipuinak
Bidaideak
Agurtzane Intxaurraga
Arantxa Iturbe
Azaleko irudia: Santos Bregaña Etxeberria
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
146 orrialde
978-84-17051-54-9
aurkibidea
 

 

Sar hitza

 

ehaze

 

      Ganbila bilduma egiten dugunontzat ezinbestekoa da euskal teatroko ahotsei bozgorailua eskaintzea. Hala bidea urratzen hasi direnei, nola ibilbide luzea osatzen ari direnei. Bigarren hauen artean kokatuko genuke Hika taldea, eta haren errepertorioaren barruan Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek egin duten elkarlana.

      Hika taldeak 1989an hasi zuen ibilbidea; beraz, espero daitekeen bezala, etapa asko ezagutu dituen proiektua da. Nolanahi ere, badira konstanteak izan diren ezaugarriak: bere belaunaldiaren isla den euskararekiko atxikimendua, testu teatroaren kalitatearekiko mira eta, kasu askotan, emakumeen begirada sozial bati loturiko jarduna, beren belaunaldiko testuinguruan erreferentzia bakanetakoa izan dena. Agurtzane Intxaurragaren eta Arantxa Iturberen arteko elkarlana aitzindaria izan da, eta eredugarria. Hika Teatroaren ibilbidearen barruan nolabaiteko ildo bat osatu du, eta zuzendaria eta idazlearen arteko elkarlan eta dialogoaren isla da: nola baten imajinarioak elikatu dezakeen bestearena, nola bien artean sortzen den hirugarren espazio zabal bat. Liburu honetan jaso ditugun hiru obrekin aitortza egin nahi izan diogu elkarlan honi: esker ona adierazi oparitu dizkiguten obrengatik, eta lan horren berri belaunaldi berriei transmititu. Ai ama! (2002), Ixa (2003) eta Aitarekin bidaian (2010) lanek bi sortzaileon arteko elkarlana ezin hobeto islatzen duen triptikoa osatzen dute. Ez dira bakarrak izan, Koadernoa zuri (2016) ere ekarri dute elkarrekin plazara, gidoitik nobelara salto eginez liburu bilakatu zena, Elkar argitaletxearen eskutik.

      Arantxa Iturberi ezagutu dizkiogu bakarkako liburuak, eta Hika Teatroak azkenaldian nolabaiteko berrasmatzea ezagutu du Txarriboda (2018), Zaparrada (2019) edo Tonbola (2020) bezalako lanekin, beti ere Agurtzane Intxaurragaren begiradapean. Jarrai dezatela lanean, hemen aurkezten dizkizuegun hiru obra hauekin egin zuten bezala, eta guk ere jarraituko dugu haiekin gozatzen.