Euskararen Historia txikia Donostian (1800-1998)
Euskararen Historia txikia Donostian (1800-1998)
1998, kronika
232 orrialde
84-86766-88-5
azala: Garbińe Ubeda
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

Frantsesak euskaldunago

Harrigarriki, eta joera erdaltzale honen guztiz bestera, Credit Lyonnais banketxeak euskaraz ezarri zituen bere argibide guztiak, nabarmen eta publikoan. Donostiako euskaltzaleak durduzaturik gelditu ziren. Lopez Alenek, Euskal Erriako zuzendari 1905 hartan, honelakoak idatzi zituen aldizkari berean:

      «ˇDonostiarras, euskaldunas! ya lo sabeis: en adelante para hablar en bascuence, no tenemos que ir ni al Puente Nuevo, ni al Paseo de los Fueros, ni al asfalto del Boulevard, ni al Casino, ni a la Avenida, ni a los arcos de la Plaza de Guipúzcoa, etc, etc. Para hablar en euskera iremos a Kai-Zarra, a la calle San Telmo, al mirador del Muelle, al portal del mismo, al tamboril de la plaza, hacia Ametzagaña, hacia Oriamendi, y al Credit Lyonnais, que, en letras de oro, nos llama: ˇmintzatzen da euskaraz!».

      Hitz hauek ironiaz ulertu behar dira. Lehen zerrendan hiriko gune erdaldunak aipatzen dizkigu, eta bigarrenean euskaldunak, tipikoak, hauen artean kokatzen duela «normalean eta logikaz» lehen zerrendan aipatu beharko zatekeen Credit Lyonnais. Zeharbidez ematen digun informazio honen arabera, hiriaren zati berrienak erdalguneak ziren: bulebarra, kasinoa, abenida, Gipuzkoako plaza, Foruen ibilbidea... Euskara Parte Zaharreko zenbait lekutan eta Donostia inguruko baserrietan zegoen, sagastietan, nolabait esatearren. Modernitatea erdaraz zetorren. Hala salatzen dute Ramon Inzagarayren kopla ironiko haiek:

Abenida...

ortik aurrera Donostiya

                  ˇarrunt il da!...

Or ez da bizi gure euskara;

bai noski ero-par-algara...

Esaten dute or asten dala

Guadala... Guadala... lajara!

Elisée Reclus-ek, humanista eta geografo anarkista handi hark, Revue des Deux Mondesen gutaz argitaratu zuen artikulua Les Basques, un peuple qui s'en va titulatu zuen 1867an. Geroagoko gertakariek ez zuten bere uste ezezkorra finkatu besterik egin, hiltzera kondenatu gintuen XX. mende hasieran, eta esaldi aski grafiko batean ziurtatu zuen Gernikako arbolak luzeago iraungo omen zuela honen herriak baino.

«Desagertu egin behar du nazio ñimiño honek, bi zatitan hautsia (bata Espainian eta beste txipiago bat Frantzian), burdinbideak zeharkatua, hegoaldean 17 milioi espainiarrek zapaldua eta Iparraldean 42 milioi frantsesek zapaldua, eta Amerikarako emigrazioak aspaldian odolustua».

      Patuaren kontrako borroka ere bada, euskararena.