Itzulpenak-2
Itzulpenak-2
1986, narratiba/antzerkia
292 orrialde
398-5150-4
azala: Jorge Oteiza
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, saiakera
1986, denetarik
 

9.- Jabea

Behin batean, gizon bat ikusi nuen, nola jocen zion abere bati. Abereak, guztiz odoleztaturik, gizonari begiracen zion, begiak gizonarenak baino gizonagoak zituela.

Izerdi-tantak eta odol-tantak eta euri-tantak erorcen zicaizkion.

Batzutan heiagora egin nahi zuela zirudien, eta bildurragatik ezin zuela, eta eztarria haunditu egiten zicaion.

Azkenean, lurrera makurtu zituen belaunak, eta saihexak dardarka, zerura luzatu zuen lepoa eta irrinzina mindu eta ahul bat egin zuen.

Bertara egin nuen laster.

Nire hasarrea menderatuz, gizonari eman nion bizkarra, eta zihorrak erorcen ziren aberearen partea estaldu nuen nire gorpucarekin.

Gero, guztiz nerbioso, begiratu egin nuen, ez dakit zergatik, aberearen moduan, zerura, zimistez urraturikako hodeiez beterik zegoela ikusi nuen, eta gizona eta aberea batera besarkaceko gutizia sentitu nuen.

Baina, bat-batean, nire burua hain odoleztaturik eta hain barregarri ikustean, barre egin nuen, algaraka...

Gizonak, ikaraturik, benzuturik, oinetara begiratu zidan, arnegu egin zuen, tua bota zuen, eta iraindu ninduen:

-Zoroa!

Eta nik hau pensatu nuen:

«Zoro bat naiz zurecat.

»Bestela oraingo esana zenidake zu zarela aberearen jabea, eta beraren gainean zuk agincen duzula, eta ez beste inork, eta biok elkarri joak ginake;

»dena abereagatik.

»Ez zuk uste duzun abereagatik, ez;

»ezpada barrenekoagatik, gure mundu tikian hainbeste gerra eta borsa alfer kausacen duenagatik, gizon bakoicaren barrenean bizi den eta jabeak edo morroiak izan behar dugun abere horregatik.

»Beraz, nahi duzun bezala dei zaidazu;

»baina orain, ni naiz hemen, ni naiz, diot, zure aberearen eta nire aberearen egiazko jabe bakarra».

Honela pensatuz, niri nola begiratu ez zekien abereari begiratu nion;

lurrera makurtu behar izan zituen begietara begiratu nion gizonari;

eta nire buruari besarkatu nincaion, nire buruagatik,

«Ai ene zoro, ene zoro!»,

kejatucen ninzela.

Eta jentaurrean honela odolez bustirik egoteagatik loxaturik, exera joan ninzen korrikan.