Denborak enbor ustelak utzi zituen
Hitz lime aire bat dabil
Arratsalde iraduen aroan
kantoietan farra egiten zenean
jakin eta eskura ezinagatik
hautsaren antzo zergatiak
izenen motots farafailetan
zergatik ahantziak, galduak
egunerokotasunaren arean
garrasi dagite objetuak
norbaitek norbait du espero
akura-plazerra
enkontru etsia akura-plazerra
Hedatua gorputzetan galduraren guttuna
edadearen etiketa fosforitoetan hautsa padura
haragiaren zaurietan biktimak
zergatik gabeko zergatiak
bihotz transaldatuak
norbaitek norbait du espero
akura-plazerra
enkontru etsia akura-plazerra.
© Juanjo Olasagarre