Hemen hor bezala
zoriontasuna inoiz ikusigabeko
itzal iheskorra dun
nonbait, ezaguna haizenez gero,
guttunak izkiratzea debeku dun,
arrazoia dun, bai, arrazoia dun
zertarako izkiriatu, ezagunak bait gaitun
baina badakin askotan ezagunenak
arrotzenak, hurbilenak urrutien,
itzal iheskorra izanen dun ere
hor hemen bezala nia
nia eta haustura, arraildura
hor seguru hemen bezala
odolak egiten din laster
hor, nere barne exilioan seguru badela
hau izkiriatzen duenaren antzekorik,
nire izen berbera duen itzala, seguru badela,
nahiz pastelak gustoko ez dituelako edo
nire izaerarengandik apartatu.
© Juanjo Olasagarre