Dimisioa
Dimisioa
2023, narrazioa
160 orrialde
978-84-19570-13-0
Azala: Mikel Uribetxeberria
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2022, poesia
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 
Dimisioa
Juan Luis Zabala, 2023

Bukatu da. Gizakiak dimititu egin du eta AGK Agintaritza Global Konputarizatuaren eskuetan gelditu da mundua. Dena da berria hemen: BKS Banakako Konexio Sistema, IZE Ilargiko Zerbitzu Estazioa, ONO Osasun Neurgailu Orokorra, LBG Lurraren Behaketarako Sateliteak, COVID-37 gaitz birikoa…

      Azkar etxekotu ditu gizakiak, ordea, eta Donostiako kaleetan androide polizien azpitik dabil orain, Arbas haranean bizikleta gainean hegan, Ilargitik jaiotetxearen eraisketa behatzen. Euskal Herri independentea, iritzilari neuronala, zituenik ez zekien umeen aita, Bowieren itzala, Marteko margolari helduaren desira, adimen artifizialaren meneko editorea eta beste gurutzatzen dira, hala, hamabost kontakizun hauetan.

      Egungo politiken biharko agertoki posibleak dira Juan Luis Zabalak zientzia fikziora egin duen hurbilpenean irudikatu dituenak. Irakurlearen esku dago erabakitzea Dimisioa distopia goxoa den, edo utopia triste eta etsia.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2023-10-30)
“Paraleloan”, Naiz Irratia, Oihana Azkue (2023-12-12)
bideoak:
Artefaktua (2024-02-17)
kritikak:
Hemendik ez oso urrun, Irati Majuelo, Berria, 2023-11-26
«Hautu espazial-tenporalak istorioak eraikitzerakoan indar gutxi duela azpimarratu behar da. Gaurko errealitatetik gehiegi urruntzen ez diren testuinguruak sortu nahi izan ditu Zabalak, eta zilegia izan daiteke, oraingo kezkei heldu nahi dien heinean».
Makina bat gizaki, Jon Martin-Etxebeste, El Diario Vasco, 2023-12-09
«Zientzia fikzioa errealitateaz hausnartzeko baliabide bihur daitekeela frogatzen du Zabalak liburu honen bidez, eta ipuin liburu bezain saiakera liburu moduan sailkatzeko aukera ematen du».