Literatur Emailuak
233 zenbakia: 2006ko uztailaren 6an
Susa literatura argitaletxea 


Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan

Euskal herritarrekiko harremana ez zuen  Ernest Hemingwayk Iruñean soilik izan, ez horixe. Idazlearen Kubako etxea hainbat euskaldunen biltoki bilakatu zen, AEBetako zerbitzu sekretuentzat lanean. Ertamerika eta Hegoamerika osoan errepikatuko zen jarduera eta eskema. AEBetako artxiboetan egindako ikerketa baliatuta, harreman eta jarduera horri buruzko saiakera mamitsua idatzi zuen Edorta Jimenezek, eta Susarekin kaleratu 2003an.

Efemerideak

1782 uztailak 6: Bizenta Mogel jaio zen Azkoitian.

1893 uztailak 6: Joakin Aldabe jaio zen Beran.

1946 uztailak 6: Peli Markiegi hil zen Argentinako Bahia Blancan.

1837 uztailak 9: Luis Zirilo Iza jaio zen Bilbon.

1875 uztailak 9: Jean Barbier jaio zen Donibane Garazin.

1877 uztailak 9: Pierre Lhande jaio zen Baionan.

1999 uztailak 9: Jose Antonio Loidi Bizkarrondo hil zen Irunen.

1969 uztailak 10: Rikardo Arregi hil zen Mendaron.

2004 uztailak 12: Augustin Zubikarai hil zen Galdakaon.


Agenda
 
Leire Bilbaok Ezkatak poema liburuan oinarrituta errezitala egingo du uztailaren 7an (ostirala) 20:00etan Soraluzeko kapillan. Musikaz lagun izango ditu: Domentx Uzin eta Jon Basauri.

Oiherkoren trajeria pastoral berriztatua eskainiko dute Ahuzkin uztailaren 8an (larunbata) 21:30etatik goiti. Ttittika Rekaltek idatzitako obra hau kanpoan eskainiko da, eta mikrofono barik eta dekoratu gabeko eskenatoki batean, 40 jokalari eta musikarirekin. Informazio gehiago: eke.org



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: