Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Esker onez

 

        Liburu honen sorburuan Alberto Barandiaranen liburua dago: Gaizkileen Faktoria (Euskaldunon Egunkaria, 2000). Eskerrik asko, Alberto, liburuan esandakoez gainera, gero emandako laguntzagatik.

        Lan hau burutzea ezinezkoa izango zatekeen, liburuan bertan aipatzen diren Areitio, Duñabeitia, Garai, Ibarluzea eta Untzainen ahaide eta ondorengoen laguntzarik gabe. Eskerrik asko. Bide batez, eskerrak Ibarluzea eta Areitio familiekin harremana egiten lagundu zidan Karmele Andonegiri.

        Eskerrak, baita ere, Mundakako hirurei: Jon Ugalde, Jose Mari Elorriaga eta Bitoriano Ormaetxeari.

        Eskerrik beroenak Abertzaletasunaren Museoari; bereziki Iñaki Goioganari, ateak bihotza bezain zabalik hartu nautelako.

        Liburu hau ezinezkoa izango zatekeen, zinez, Renoko Unibertsitatera joateko eta han egoteko bidea eta modua bilatu izan ez balidate. Horretan, Joseba Agirreazkuenaga adiskidearekin zordun nago. Zordun nago, halaber, Center for Basque Studies-eko zuzendari Joseba Zulaika adiskidearekin, dena erraztu ez ezik lana bilatu zidalako ere. Zordun, hango idazkari Kate Caminorekin, papeleoan itzel lagundu zidalako, eta Gloria Totorikaguena irakaslearekin, proiektuarekiko fedeagatik eta aupadagatik.

        Reno hiri ederrean, taxuz neurtzerik ez dagoen laguntza eman zidaten, berriz, Basque Libraryko langileek, batez ere Mark Ugaldek, baina baita Dee eta Alejandrak ere. Eta zer esan Pedro Oiartzabalen laguntzaz. Denei nire eskerrik beroenak.

        Hitzik ez dut Renon beren etxean lau hilabetez, maitasunez, izan ninduten Joe eta Ellen Gerrikagoitia senar-emazteentzat.

        Liburua, era berean, beste bat izango zatekeen, Kuban harrera egin eta laguntza eman zidaten lagunen eskuak barik. Ez zaituztet ahaztu, ezta ahaztuko ere, lagunok.

 

 

 

© Edorta Jimenez

 


www.susa-literatura.eus