Literatur Emailuak
2003ko urriaren 17an [zenbaki berezia]
Susa literatura argitaletxea

Aske laga nagik!

Martin Ugalderen "Alperra" ipuina, Lauaxeta, Aresti, Sarrionandia eta Balentziaren poema bana eta Zabalaren "Agur, Euzkadi" nobelako pasarte bat bihoaz, Literatur Emailu berezi honetan, argitalpengintzan kide ditugun eta atzo atxilo hartuak izan zirenekin elkartasunez. Lauaxetaren poeman bezala egiten dugu aldarri: "aske laga nagik!".

Pedro eta Kapitaina

Mario Benedettik 1979an idatzi, Iñaki Alberdik euskaratu eta Intxixu taldeak 1985ean taularatutako Pedro eta Kapitaina antzezlana osorik emana duzu hemen (Josu Makuso eta Joxemari Carrere izan ziren aktoreak). Honelaxe du hasiera: "Antzeztokian inor ez: aulki bat, mahaia, kulunkatzeko besaulki bat (...) Ez du, haatik, gartzela-gela eman behar, baizik itaunketetarako gela bat. Pedro, esku-hankez loturik eta zanoa buruan, sartzen da, nonbaiteko zaintzaile edo soldaduek, ikusiko ez direnak, bultzaturik".


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: