Literatur Emailuak
66 zenbakia: 2003ko apirilaren 17an
Susa literatura argitaletxea

 

Astero liburu bat

Apartheidaren ondorengo Hego Afrikara eramango zaitu Juanjo Olasagarreren Mandelaren Afrika kronika liburuak (Susa argitaletxeak duela bost urte 1998ko apirilean plazaratua). Osorik eskaintzen dizugu orain sarean, eta hemendik aurrera astero liburu bat ekarriko dugu internetera Literatur Emailuen bitartez. Hurrengo astean: Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobela.

Txaman fantzinearen bigarren alea

Durangoko Txaman fantzineak aurtengo neguan kaleratu zuen bigarren zenbakia. Sarean ipini ditugu poema, irudi eta testuak, guztion gozagarri. Aurkezpenean halaxe diote: "Euskadi zaharretik jausten dan beste hosto bat da hau, herri honen makurtze prozesu konstante honetan parte gure ez daben partie".

Baietz astea gaizki bukatu-ren itzulera

Aste batzuetako hutsunearen ondoren, duela 25 urte berriz ere argitaratu zen Saizarbitoriaren eta Izagirreren Baietz astea gaizki bukatu saila Zeruko Argian. "Rubial pozik Astea baietz gaizki bukatu utziko genuelakoan. Ba ez. Ez dugu abandonatzen eta alperrik du hor zehar asesoria kulturalak eskaini behar dizkigula esaten ibiltzea". Go home Mr. Church zuen aste hartako artikuluak, eta Aberri Egunaren ondokoez ziharduen.

Efemerideak

1904-apirilak 17: Anizeto Zugasti jaio zen Donostian. Oh! Euzkadikoek elkarrizketatu zuten 1981eko otsailean.

1957-apirilak 17: Pierre Lhande hil zen Atharratzen.

1896-apirilak 18: Xabier Lizardi jaio zen Zarautzen.

1968-apirilak 18: Toribio Etxebarria hil zen Caracasen.

1944-apirilak 19: Abelino Barriola hil zen Paben, Espainiako Gerra garaian Donostiatik ihes egin ostean.

1944-apirilak 21: Ramon Saizarbitoria jaio zen Donostian.

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: