Literatur Emailuak
54 zenbakia: 2003ko urtarrilaren 16an
Susa literatura argitaletxea

Hamar mezu eta dei bat

Geu Gasteiz elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko, Hamar mezu eta dei bat ikuskizuna prestatu zuten Patxi Zubizarreta idazleak, Mikel Urdangarin kantariak eta Unax Ugalde aktoreak. Aste honetako Emailuan, ikuskizun hartako hamar mezuetatik bederatzi eskaintzen dizkizuegu, eta baita testuok nondik hartuak diren adierazten duen bibliografia ere.

Kaleko berbak Txaman fantzinean

"Gustauko jakun Txaman kontzeptuen edertasunaz idazten hastie, Mugarrapeko izkribu galdu batzuen alkartziaz, ala kaleko berben indderraz" esanez aurkezten da Durangoko Txaman literatur fantzinea. 2002ko udagoienean lehen zenbakia kaleratu eta dagoeneko edizio bat baino gehiago egin behar izan diete tabernetan banatutako zuri-beltzezko fotokopia aleei. Edizio berriak koloretako fotokopietan paratu dituzte, euro erdian.

Claudia Cardinale sekuestratzeko plan izkutua

Indarberrituta itzuli ziren Ramon Saizarbitoria eta Koldo Izagirre Baietz astea gaizki bukatu sailaren 1978ko lehen alean. Normalean baino orrialde bat gehiago, tartean Claudia Cardinale sekuestratzeko plana ere definitzen zuten. Zeruko Argia-ko zenbaki hartako beste eduki batzuk: Olariagaren Mozorrozko pertsonaia berria, eta Mitxelena bertsolariari egindako elkarrizketa.

Efemerideak

1909 urtarrilak 16: Felipe Arrese Beitia hil zen Otxandion.

1916 urtarrilak 16: Juan Bautista Bilbao "Batxi" hil zen. Hau mundu arrano hau liburua osorik dago Interneten.

1862 urtarrilak 17: Pierre Topet Etxahun hil zen Barkoxen. Euskal Testuen Gordailuan topatuko dituzu bere bertsorik ezagunenak. Igela aldizkariak, bere heriotzaren mendeurrenaren karietara, ale berezia karrikaratu zuen.

1919 urtarrilak 18: Salbatore Mitxelena jaio zen Zarautzen.

Agenda

Unai Elorriagak "SPrako tranbia" izango du mintzagai urtarrilaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Eibarren, Portaleko areto nagusian. Antolatzailea: eta kitto! aldizkaria.

Bihotz Bakartien Klubak "Sarri gure artean" testu errezitaldia egingo du urtarrilaren 24an (ostirala) 22:00etan Laudioko gaztetxean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: