Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

  • Gutunetan, Napartar Batek hau zioen "Baietz astea gaizki bukatu" sailari buruz: "Oso oso ona iduritzen zait. Akats bat bakarrik topatzen diet eta hori bizi eta biziko dugun giroari esker da: Ez baitie gaiak arintasun gehiagoz erabiltzen uzten. Hain da larria gure egoera! Zenbait irakurle hipokritak arropak apurtzen dituzte bertan agertzen diren hitz arrotzengatik. Jakin nahi nuke berek hizketan zenbat erabiltzen dituzten! Eta joskerak ez al du batere balio? Eta idazteko tankerak? eta abar eta abar... Azkeneko Zeruko Argian, num. 767-768 esaten dutenez Koldok eta Ramonek '...Beti borrokan alegia, mozkortuta harrapatzen gaituztenean...'. Izan liteke, baina agerian dagoena hauxe da: Astero astero lana latz egin behar dutela eta askorengandik esker gaiztoa baizik ez hartzeko. Besarkada haundi bat eta gogor! Borroka harmatuan dabiltzenak baino gehiago admiratzen ditut zenbait idazle gotor".

  • Iritzi artikulu batean, "Zeruko Argia"k sinatuta, azaleko gaiari heltzen zitzaion: "Irakurle bila". "Franco bizi zeneko denboran bezain irakurle gutzi ditugu", zioten etsian.

  • Antton Olariagak pertsonaia berria sortu zuen: "Mozorrozko, presontseilari maskaratua":



  • Elkarrizketa sortu berri zen Euskadiko Ezker Errepublikanoa alderdiko Jesus Ausin Arakistainekin.

  • Joxe Joakin Mitxelena bertsolariari elkarrizketa egin zion Elixabete Garmendiak.

  • Ibon Sarasolaren "Hitz bitan" sailean, "ospel" eta "hozpel"ren arteko auzia planteatzen du.

 

 

Zeruko Argia
769. zenbakia
1978-01-15

  Baietz astea gaizki bukatu