Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

 

  • Azaleko gaia, Pilar Iparragirrek egindako erreportaiak jaso zuen: "Mujeres libres" izeneko emakume anarkisten erakundeari buruz. Casilda militanteak kontatu ditu 1936ko gerrako pasadizoak.

  • Euskadiko Emakumeen Topaketak iragartzen dira, abenduaren 8tik 11ra Leioako Unibertsitatean egitekoak.

  • Editoriala, "...segi aurrera" izenburukoa, Andaluzian poliziek tiroz hildako Garcia Caparros gazteari buruz: "Gure artean tirabirak, atzera-aurrerarik, ilunperik eta ezinik bada. Baina itxaropenik ere bai. Itxaropen horren barrutik hotsegiten diogu Andaluziari herriari: 'lepoan hartu eta segi aurrera'".

  • Nafarroako armarriari "laureada" kendu diotela-eta, Jon Urrujulegiren artikulua.

  • Antton Olariagaren "Hormasprayko":



  • Nafarroako Uraren aldeko Jestorak antolatutako mitin-jaialdiari buruzko kronika: "Nafar ura nafarrentzat". Anaitasuna kiroldegia hiru laurden beteta. Parte hartzaileetarik: Xabier Lete, Etxamendi eta Larralde, Gabriel Urralburu, Mario Gabiria eta Fermin Valencia.

  • Ibon Sarasolaren "Hitz bitan" sailean, "Hasiera, hasera" du izena lehen artikuluak. Lehenaren alde egiten du.

  • "UZEI martxan", Joseba Intxaustiren argazkia ageri duen erreportaia. "Donostian toki bat hartu dute dagoeneko —Esterlines kalean— eta, oraindik obretan ari badira ere, laster prestatuko dute zentro hau. Sei lagun ari dira lanean eta urtearen hasieratik hamar-hamaika izango dira. Guzti hau lau hilabetetan jarri dute martxan".

  • "Artea eta anarkismoa", Jon Sendagortaren artikulua.

 

 

Zeruko Argia
764. zenbakia
1977-12-11

  Baietz astea gaizki bukatu