NOLA DAKITE?
Eguzkiak pizten duen
zeruko ihintza bigun dago
badirudi estepa-loreek iraungo dutela
apur bat gehiago.
Baina justu orain
beroaren indar guztiarekin
lainorik gabeko negurik gabeko
egun honetan
maitea
badoaz antzarak.
© Igor Estankona