Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

MAX BRODEN EPAIKETAN

 

Max Brodek bere lagunari eginiko traizioa epaitzeko elkartu dira lau adiskide-edo.

 

San Paulok zera esan du: Jainkoaren esana traizioaren kontra dago, eta Maxek egin beharrekoa bere lagun Franzen borondatea betetzea zen; hots, bere idazkiak sutara botatzea, San Joan egunean adibidez.

 

Kantek galdera erretoriko bat egin du: Pentsa dezagun Brod jaunaren ekintza orokortzen dugula, hau da, edonork traizioa egitea onartzen dugula. Orduan zer?

 

Aristotelesek ez du zalantzarik: Halako traizio bat ezin da inolaz ere bertutetzat hartu.

 

John Stuart Mill izan da azkena hitza hartzen: Ukaezina da ekintza horrek humanitatearen zoriona handitzeko egin duen ekarpena (ikustekoa izan da Kantek jarri duen aurpegia), eta honenbestez, Broden ekintza onargarria ez ezik laudagarria ere bada.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus