Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

METRIKA KONTUA

 

geldirik egoteak higatu ditu

gure zapaten zolak

zuloak egin eta joan da denbora

egonean erasan zaizkigu giharrak

 

elkarri eskurik askatu ez badiogu ere

hazi egin dira malkarrak

metrikaren bat falta zaigu

gure aurpegien artekoa neurtzeko

 

orain alferrik hasiko gara

amore eman genuen puntuaren xerka

egin ez genuenaren hazmarken atzetik

azken suteak ezabatuak ditu aztarnak

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus