Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

A ze harria eza hirekin daukaguna

 

Izan garen politenak izan gara

Izango garenaren beldur bizian

irekiko diren zuloak

kontaturik daude zintzilik

gure lepoetan

 

Hau eta hura baina bakardadean hi

eta hire igoalak ez izan hire igoalak

 

Kaixo zer moduz zaude mirabetxo hori

galdetzen dizute erantzunik itxoin gabe

beren ahotsa entzuteko galdegina zerbitzari

 

Leinu beltzekoen ume gorriei «Nani» deritzaie

 

Berriro izu aurpegia jarri duk zerbitzari

Kaletik barrena maitasunaren bila

Zoro aurpegi begiak odolez blai

Erori haiz hirugarren aldiz

Via Crucis Via Crucis

Morroiak bat edo bi aberi

Zeruko begiak baleki

munduarentzat baten gorabeherak

balioso ez badira akabo

zertan ari gara zer esan du

zer egin du justizia nola akatu

 

Tira zerbitzari

Hitzak puta batzu dira zeinak

Hobekien maneiatzen dituzten

Hobekien pagatu eta babestuko omen dituzten

Proxenetekin joaten baitira

 

egidazu nitaz beste emakume bat esan zidan

muxala domatu beharko diagu

ezina erosi eta beharrezkoa saldu

 

Geure bizi destartalatuen

ehortzaile narratsak

ahanzmenaren mertzenarioak aitzur karkatx eta

listo-ttu!

atsedenik ez du

 

Telebistaren kolore ederretan

Dakuskite beste horiek bizitza gustorago

Ez esan zer egin kolore berriak lortzeko

Baxuena ere egingo lukete eta

 

Konpitta txuriak

Eskaleen otordu

Aberatsen orduan

 

 

 

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus