Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

        Hosto garratzeko bonsai baten gerizpean borrokatu zela esaten da, hiru alaba izan zituela egunsenti hartako izterbegiaren emaztearen sabel haustuan. Arno zuriaren kolorekoa omen zen nagusienaren adatsa, eta aintzira eskoziar bi bigarrenaren begiak, hodei mehez urratuak. Hirugarrena inork aipa ez zezakeen animaliaren itzalean gorpuzten zen hilketaren egunak halabeharraren zirkuloa betetzen zuen bakoitzean.

        Zazpi bete zituen egunsentian, sabel armatuko animaliak bere aita hil eta irentsi egin zuela esaten da.

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus