Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Santi Larrauri eta Iñaki Garcia

 

— Gogor zatorrek gaurkoa, gizona.

        — Ez etsi, motel. Kamioia majo kargatuta ere, bazaukak zabor gehiagorako lekua oraindik.

        — Elorrietara iristean hotza sartuko duk errekatik.

        — Joan dituk beroak, epelak eta erdipurdikoak. San Martinetan tartetxorik ez badator behintzat.

        — Tira, gauez etxeratuko gaituk gutxienez. Gorroto diat saguzar konplexua, ezta after-hour-etako bezero finenak izango bagina ere!

        — Ustel hats gutxiago izango dik merkantziak aurrerantzean.

        — Bai, zabor izoztua eta zarama zirimiri-saltsatan, nork bere gustuan.

        — Ondo heldu diok kamioiko barrari?

        — Arazorik ez.

        — Jesus, gu bagaudek! Sakaiok hurrengo auzora, ea bizkor biltzen dugun dena!

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus