OI! BELTXARAN-BELTXARAN...!
Lazkau: 1966'ko Ilbeltza'ren 9'an.
Maiatz goiz-senti'ko Udaberri
gaztea
beziņ gozoa zera Beltxaran
maitea!
Illun-nabarraren oial-zati
illuna
daramazu soinean oi! ene
kuttuna
eta ortze garbiko izarren
argiak
baņo dizditsugoak dituzu
begiak!
Gaue'ko ordu ixil, galdu to
illunai
iges joan argia itzal or-
duko, ai!
Zein txoro nengoken zure begiai
begira,
izartegi garbiko bi izar
balira!
Ezin esan alako poztasu-
na erne
oi zakit nere biotzaren bar-
ne-barne-
an, gozo, bizi bezin lillura-
garrizko
begi oien dirdaia ikusi
orduko.
Errekaz bera mur-mur datorren
ur mea
loxintzatzen duan zuain-negar-
gillea
bezin amesgarri da zure biz-
kar gaiņa
legunki inguratzen dun adats
apaiņa.
Irri-bakoitzean ezpaiņ arte-
an dager
zun akats gabeko ortz lerroka-
da eder-
txikiak, marfillezko txirlarri
sail zuri,
aberats eta zoragarri bat
diduri.
Oi! Beltxaran-Beltxaran! Goiz-urra-
tze alai!
aingeru-irria darakuszu-
la noiz-nai,
or zakust leioan deneri a-
gur egiņez,
dakuszazun gazte guzien mai-
te-miņez
bazengoz bezela. Begira... zen-
bat bider
egon ote natzaizun erdi txo-
ro, eder!,
txori bizkorren arintasunaz
kalean
denen zorakor zoazela i-
kustean!
Aurpegi beltx, guri, legunaren
lerdena
gorde eziņik or zoaz kale-
barrena,
oni irri, ari Ģagurģ; denai
jaramon
egiņaz, aurtxo xalo bat bezin
zorion... !
© Eustakio Mendizabal 'Txikia'