OTOI-MENDI!
Lazkau: 1966'ko Ilbeltza'ren 1'an
Oi! Ernio, Otoi-mendi...!
Kementsu ta beti garai,
gizandi jator antzera
goi-goian zakust aberzai.
Bakardi ixil, gordea,
mendi-gallen zoragarri!
Euskal sinismen agerkai,
gurutz txurien oņarri!
Gaztelu sendo, goitia,
Lartaunen aulki auskaitza,
euri, aize ta euzkiak
printzaturiko arkaitza!
Gallur-soil, orban gabea,
mendi done, arkaitz garbi,
amestegi paketsua,
arbaso zarren illobi!
Otoitz-baratz bat bezela
zeruruntz zaude jasota,
ĢGoi-jauregikoģ mailla ta
euskal-gain zeran Golgota!
Zu izan ziņan
antzinakoen
babesarik itzalpena,
ta burruketan
ainbat garaipen
bikain eman zeniena.
Zure oņetan
makurtu ziran
etsai gudari emaiak,
eta itzaldu
erromatarren
arrokeri t'aundinaiak.
Amaika aldiz
igo nai ainbat
amesten zuten gallurra
ta ainbat bider
zure oņetan
apalki jo zuten lurra.
Zure izena
entzun orduko
gugan zenbat gogoeta
sortzen zazkigun
asele, ipuin
unkigarriaz beteta...!
Maitagarri!, sorgin-guden
euskal-txoko gurgarria,
asaben oroigarritzat
zauzkagun arkaitz-arria...!
Zeruruntz nausiki gallur-
tzen zeran gandor lerdena...
zugan dute antziņako-
ek betiko atsedena!
Oi!, Bidani'ko dorre! Gi-
puzku'ko balkoi-gallurra!
Arzazu olerkari onek
gaur opa dizun Agurra!
© Eustakio Mendizabal 'Txikia'