EUSTAKIOREN BERTSO BATZUK

      (Maite Idirinen «Izerdi hotz, odol bero...

      edo oztopo gabeko biderik ez da», diskotik)

 

Gizonen pausoak itsasora

dijoazen urak dira...

bizitzaren gurpillak garamaz

illunpetako obira,

argia gautzen eta bizia

finitzen dan ur haundira.

 

Egun-xintak gaua dakar,

biziaren gau gordiña!

Baiñan eriotz guziak

ez dute erranai berdiña.

 

Goiz-intzak sortutako lorea

arratsean iltzear dago...

Hala, gu ere erio segak

denok gaitu eramango...

Baiñan eriotz batzuk ditugu

besteak baino pisuago.

 

Egun-xintak gaua dakar,

biziaren gau gordiña!

Baiñan eriotz guziak

ez dute erranai berdiña.

 

Erri-interesengatik iltzeak

mendien pisua dauka,

baiñan fazisten morroi bizi ta

zapaltzallentzat iltzea

xorinoen luma grisa baino

pisu gutiagokoa da.

 

Egun-xintak gaua dakar,

biziaren gau gordiña!

Baiñan eriotz guziak

ez dute erranai berdiña.

 

Ideal gabe morroi iltzeak

ez du deus ere balio...

Erriagatik il danak aldiz

bizitzari argi dagio...

Ur guziak ez dira gaziak

erio denak ez erio.

 

Egun-xintak gaua dakar,

biziaren gau gordiña!

Baiñan eriotz guziak

ez dute erranai berdiña.

 

 

 

© Eustakio Mendizabal 'Txikia'

 


www.susa-literatura.eus