Kontra
Kontra
2025, poesia
88 orrialde
978-84-19570-45-1
Azala: Clàudia Borràs
Ane Zubeldia Magriñá
1994, Hondarribia
 
 
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá, 2025

“Ezinbestekoak dira grabitatea eta zorua / biguntzeko haien kontra”. Talkaren ordez, frikzioa. Zartaren ordez, igurtzia. Hainbeste gauzaren kontra dagoela esatetik, sekula ukituko ez dituen azalerez jabetzera egiten du liburu honetako ahots poetikoak. Uraren temaz, behin eta berriro itzultzen den paisaia du jomugan, munduaren marruskadura, genealogia, buztinezko gorputz bat, esan nahiko lituzkeen guztien bila. Eskuz ukitu ezin dena, hitzez haztatu nahiko balu bezala. Mirari txikiez jabetzea, geldi-geldi egonda, edo dantza betean, ingurua izendatuz, agurtuz, gerorako lur bat malgutuz.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2025-05-21)
kritikak:
Buztina bezala, Paloma Rodriguez-Miñambres, El Diario Vasco, 2025-07-12
«Behatzen eta sentitzen duenari buelta eman nahi izan dio poetak. Eta, izenburuak iragartzen duenez, kontra jotze horrek zidor interesgarriak irekitzen ditu. Eskertzekoa hain usu ditugun igarobideak ez ibiltzeko».
Marruskadurak, gorputza eta errealitatea, Jon Jimenez, Gara, 2025-07-13
«Bere izaera kontzientea atzendu nahian, flotatzearen irudia dakar Zubeldiak etengabe, itsasoarena. Isiltasunetik abiatzen da lana, abstrakziora bidean, eta konkreturako noranzkoa hartzen du ondoren. Ontologiatik etika eta politikara. Betiere gorputz ezberdinak ardatz hartuta».