Alde erantzira nabil
Ekhine Eizagirre
Alde erantzira nabil
Ekhine Eizagirre
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
 
Alde erantzira nabil
Ekhine Eizagirre, 2016

Intimitatea, desira, erotismoa, borroka, errepresioa, feminismoa, identitatea dira Ekhine Eizagirreren lehen poema liburuko gaiak. Gardentasun eta biluztasun distiragarri batez mintzo den ahots berria dator gure literaturara, bizi baldintza ezohiko batzuen kontakizuna aletzeaz batera kontzientzian asaldua sortuko diguna. “Hiru aro bereiziko dituzu” diosku idazleak: “lehenik, Euskal Herrian bizi nintzeneko garaia; bigarrenik, klandestinitatea; eta hirugarrenik, espetxealdia. Azken hamar urteetako oroitzapenek bizia gal ez dezaten, berreskuratu, elkarri josi eta atondutako hitzak”.

 

Egileak aurkezpen egunerako bidalitako grabazioa:

 

bideoak:
Eugeniren Txokoa (2022-03-11)
Don Inorrez (2016-04-04)
Don Inorrez (2016-04-04)