Urari ostutako poemak
Urari ostutako poemak
2014, poesia
104 orrialde
978-84-92468-59-1
azala: Oihana Leunda
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2003, poesia
2001, poesia
 
Urari ostutako poemak
Pako Aristi, 2014

“Bosteraino kontatzen jakitea aski zait bizitza ulertzeko. Bost: nire bakardadeak dira bost. Lau: nire lagunak dira lau. Hiru: nire ilusioak dira hiru. Bi: nire amodioak dira bi. Bat: heriotza da bat eta bakarra”. Gogoetak barreiatuz eta istorioak kontatuz, bidaia samur bat eskaintzen digu Pako Aristik Urari ostutako poemak liburuan;  anekdota xumeetatik abiatu eta unibertsoaren neurrira eginak gaudela deskubritu arte. Poetak egina dauka hautua: ezer gabe jaio zena ezer gabe joango den promesa.