Kaxa huts bat
Kaxa huts bat
2007, poesia
96 orrialde
978-84-95511-94-2
azala: Xabier Gantzarain
Beñat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2009, poesia
 
Kaxa huts bat
Beñat Sarasola, 2007

Zolitasun eta indar espresibo berezia dute Beñat Sarasolaren poemek. Ozar eta jostaria batzuetan, arraitasun sotilekoa besteetan, kitzikaria gehienetan. Kaxa huts bat du izenburua Sarasolaren lehen liburu honek, eta kutxa ziztrin batean kabitzen ahal diren gauza eta auzien bilduma erakutsi digu, ironiaz eta zirtoz gerturik.

kritikak:
Belaunaldia, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2007-04-27
«Egia da belaunaldi bakoitzeko kideek kexa ugari dutela aurreko belaunaldikoen aitzakiaz. Historia beti amaitzen ari den zerbait da, eta beti hasten ari den zerbait ere bai. Bestela ez luke Beñat Sarasolak poemarik idatziko».
Kaxa hutsarekin jolasten, Mikel Ayerbe, Berria, 2007-04-29
«Molde ezberdinetako poemak egin ditu Sarasolak. Ohituta gauden neurri askeko poemekin batera, prosan idatzirikoak nahasten ditu. Idazlea jakitun da poema baten formak ertz bat baino gehiago izan ditzakeela. Baina oro har, poesia narratiboa gailentzen da».
Poesiari return, Iker Zaldua, Noticias de Gipuzkoa, 2007-06-02
«Kaxa huts batean gauza asko aurki ditzakegun seinale da donostiarrak idatzitakoa, bizia eta irekia, hermetismo gehiegirik gabekoa eta tarteka tarteka poesian hori eskertzekoa da, baita “return” bidezko poesiaren barruan ere».
Itsasontzia berreraiki, Aritz Galarraga, Gara, 2007-06-02
«Gustatu zaigu Beñat Sarasolaren estreinakoa, gustatu zaigu benetan eta etorkizunean kontuan hartzeko izena izango da ziur, zeresana emango duela hala jarraitzen badu».
Kaxa huts bat, Goizalde Landabaso, Radio Euskadi, 2007-06-10
«Demagun kaxa huts bat daukagula. Zabaldu eta bistak ezer ez duela ikusten. Demagun eskua sartzerakoan konturatzen garela eskua begirada baino azkarragoa dela, eta kaxa hutsak baduela zer».
Ironiazko begiratu kritikoa, Patxi Sarriegi, Deia, 2007-06-22
«Gogoetaz, bizipenez hustutako kaxa da liburua. Hutsik dagoelarik betetzen joango dena irakurlearen baitan. Kontaketak batzuetan, iritziak besteetan? Sarasolaren estraineko emaitza da bere ibilbide literario-poetikoan: ez makala horregatik!».
Tarte beteko eskaintza iradokigarria, Mikel Asurmendi, Irunero, 2007-07-01
«Beñatek geure buruarekin jolasteko, olgatzeko eta ironiaz mintzatzeko tarte betea proposatu digu, kaxa hutsa eta betea proposatu digu, iradokitzen, asmatzen, bizitzen? jarraitu ahal izateko».
Poesiaren amaiera, Javier Rojo, El Correo, 2007-10-10
«Honelako planteamenduan, edertasuna bilatzen duen poesiak ez du leku handirik eta idazleari aukera bakartzat planteatzen zaiona errealitatearen kronika egiten duten poemak egitea da».
Betetzeko kaxa, Jon Kortazar, El País, 2007-10-29
«Ez dut esango poema liburuak asebete nauena, eta garbi dago poema batzuk ez dutela neurria ematen eta besteekin parekatuz behe mailan geratzen direla, baina oso distira interesgarriak aurkitu dizkiot».