kritikak:
Nahi eta nahi ez, absentzia beti itzultzen da, Mikel Asurmendi,
blogak.eus, 2026-01-22
«Kontua orain eta hemen, hauxe: galdetu al diogu behe-lainoari noiz arte gelditzeko asmoa duen? Izan ere, bidean bide, eman gabeko pausoek zulo sakon bat ireki izaten dute, zanpatutako lur lohituan ireki ere. Non hasten da etxea eta non bururatu? Horratx poetaren dilema».
Geografia korapilo, Maddi Galdos Areta,
Argia, 2026-02-08
«Askotarikoak dira Larretxearen poemak: hitz segida bizkorrak kausi ditzakegu, zerrendak, poema labur zein luzeak, soinu zein egitura errepikapenez ondutakoak. Atentzioa ematen du gutasunak duen presentziak, baita, aipatu legez, paisaia landatarrak iruditeria blaitzeko duen erak».
Memoria ernalduz, Paloma Rodriguez-Miñambres,
El Diario Vasco, 2026-02-28
«Poemak, zenbaitetan, kontzeptutik irudirantz eraikitzen ditu, baina prozesurik eraginkorrena alderantzizkoa izaten da, zeren, horrela egiten duenean olerkiek benetako dentsitate emozionala lortzen baitute».