Atzerri
Atzerri
2012, nobela
344 orrialde
978-84-92468-41-6
azala: Gorka Lasa
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2010, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
 
Atzerri
Mikel Antza, 2012

Idazle batek beste bati kartzelatik ihes egiten lagundu dionez geroztik atzerrian bizi da, lanbiderik gabe, herritik urrun, lehen jori sortzen zitzaizkion istorioak asmatzeko ezindurik. Zalantzez estututa dabil: gerraren erdian nola jarraitu idazten, zertaz idatzi beste batzuek dena ematen diharduten artean?; nori esango dio literatura borroka egiteko tresna bat dela, berak ere hori argi ikusten ez duen unean? Halatan, bere bizitza noratuko duen erabakia hartzeko premiaz konturatuko da: idatzi edo gudukan jarraitu, luma edo ezpata.

      Mikel Antzak, bigarren nobela honetan, idazle berri bat deskubrituko du: bere baitan isil eta gordean ibilitakoa, behinola ihes egin zuena eta ordutik itzultzeko ahaleginean ari dena.

bideoak:
Irutxuloko Hitza (2012-10-31)
Don Inorrez (2012-10-30)
kritikak:
Atzerri, Be˝at Sarasola, separata.wordpress.com, 2012-10-31
«Antzak aspaldi erakutsitako finezia berberaz —edo are oraindik handiagoaz— dago idatzia baina bereziki nabarmendu nahiko nituzke tarteka kontzientzia-jario moduan emanak dauden zatiak, irakurlea idazlearen zurrunbilo horretan bikainki sartzen dutenak».
Hamabi (edo hamahiru) ohar "Atzerri"-ren inguruan, Iban Zaldua, Volgako Batelariak, 2013-01-05
«Hasiera indartsua du, une gogoangarri batzuk, baina, oro har, intentsitatea galtzen doa aurrera egin ahala, eta ez dut uste egileak askapen on bat ematen asmatzen duenik (nobela gisa)».
Atzerri, I˝igo Roque, Volgako Batelariak, 2013-01-08
«Irudipena dut zerbait berri ekarri digula eleberriak, ezkutuan egondako ahots bat, ezin esanezko esan bat. Ez dakit maisulantzat har daitekeen, ez dakit lana guztiz umoturik dagoen, baina uste dut askoren heziera sentimentalean izango duela eraginik».
Atzerri, otserri, Mikel Asurmendi, Berria, 2013-03-10
«Antzarena Sarrionandiaren alderantzizko bidea da. Bigarrenak lehenaren laguntzaz espetxetik ihes egin zuen, eta lehena, Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten agirretarraren antzera espetxera sartzera “deitua” da, edo espetxean “sartu” nahi du».
Atzerri, Irati Mara˝on, aiaraldea.eus, 2013-11-06
«Barrura begirako nobela da Atzerri, akzioa baino, militantearen barne-mundua, kezkak eta gogoetak plazaratu nahi dituen lana».