Alter ero
Alter ero
2012, narrazioak
160 orrialde
978-84-92468-40-9
azala: Bertol Arrieta
Bertol Arrieta
1975, Zarautz
 
 
Alter ero
Bertol Arrieta, 2012

Bertol Arrietaren zortzi ipuin hauetako lagunak durduza suerte batek hartu ditu, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesturik.

      Bihotza gaizkitu zaiolako aita ospitalera daraman seme txunditua, maitea galtzeaz batera gainbehera datorren heroi olinpikoa, Julio Cortazarren oinordeko espirituala dela sinetsita dagoen inozoa, doktore tesia defendatzera doan gizon larritua, zinema aretoan aldamenekoekin narritatu eta gontzetatik jalgia, jai egunez lanera abiatu den mekanikari alienatua, ipuin perfektuarekin obsesionatua, fidel izan beharraz nazkatutakoa... eromenaren mugara hurbildu dira.