Monogamoak
Monogamoak
2024, narrazioa
160 orrialde
978-84-19570-26-0
Azaleko irudia: Peter Fischli & David Weiss
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2019, poesia
2012, poesia
 
Monogamoak
Iņigo Astiz, 2024

Opari osagabe baten oroitzapena, hildakoen ilarak eta hiltzaileenak, Lizasoko komuna eta haren itzalean hartutako bainua, biribilguneen utopikoak, gazte bat pintadak garbitzen, andre bat katu baten marruen eta amaren azken egunen artean, sasoiz kanpoko norbaiten itzulera, infinitura multiplikatutako tximinoak, balizko pailazo bat, txanpon-makinen zarata eta hondoko konplizitatea, une batez den-dena geratu uste izan zuen isiltasun bat.

      Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iņigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2024-05-08)
kritikak:
Elkarren arteko hariez, Asier Urkiza, Berria, 2024-06-02
«Ipuinen erresonantzia kutxa gisa funtzionatzen dute idazleak utzitako hutsuneek, irakurleak bere kasa puzzlea osa ditzan lagatako arrastoak. Esan gabekoaren indar espresiboak esandakoaren oihartzun moduan jokatzen du».