Izotz ura
Izotz ura
2023, nobela
248 orrialde
978-84-19570-18-5
Azala: Lander Garro
Lide Hernando Muρoz
1991, Donostia
 
Izotz ura
2023, nobela
248 orrialde
978-84-19570-18-5
aurkibidea
 
Izotz ura
Lide Hernando Muρoz, 2023

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain.

      Laguntasun harreman baten une fundatzaileak, poz partekatuak eta ezkutuko mindurak dira kontakizun honen hezurdura. Euskal Herriko historia hurbilean girotuta, zeharkaldi berean ageri dira Kilometroak jairako kantu grabaketa, herritik hirirako distantzia, Bataplan, Friburgoko okupazio giroa, gurasoen etxeetako sukaldeak eta bizitzaren xake taula zuri-beltza.

      Etengabe eraldaketan diren urak Lide Hernando Muρozen lehen nobelan.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2023-12-23)
“Paraleloan”, Naiz Irratia, Oihana Azkue (2024-01-16)
bideoak:
Kultursharea (2023-12-10)
kritikak:
Desizozten, Ibon Egaρa, Deia, 2024-01-06
«Denboran atzera-aurrera trebeziaz dabil etengabe nobela, eta eszenaz eszena, piezarik pieza, eraikitzen doa kontakizunaren arkitektura, 2000ko eta 2010eko hamarkadetako giro sozial, kultural eta politikoa modu sinesgarrian birsortzen duen errelatoa».
Nobela nostalgikoa belaunaldi iritsi berri batentzat, Aiora Sampedro, El Diario Vasco, 2024-03-23
«Ondo asmatzen du bi nerabek taldean enkajatzeko ahaleginean aurre egin behar dieten beldurrak izendatzen, taldeak nor edo nor baztertzean testigu jarduten duenaren kulpa, mendekua nola egosten den».
Urtzen doazen bizitzak, Nagore Fernandez, Berria, 2024-04-21
«Artefaktu gisa horren landua ez iruditu arren, Lide Hernandok sortzen duen unibertso afektiboak hutsune estetiko hori orekatzea lortzen du, eta, are, irakurle hau harrapatu eta konbentzitzea ere bai».